Erabilerako baldintzak

Erabilerarako baldintza hauek Komunikazio Irekiko Gidarako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, baita Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak, erabiltzaileek edo edozein hirugarrenek erabiltzaileen esku utzitako edukiak eta zerbitzuak ere.

LEHENENGOA: ZERBITZUAREN HELBURUA

Komunikazio Irekiko Gida herritarren zerbitzura dagoen tresna da, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde, pertsona eta kargudunekin harremanetan jarri ahal izateko datu publikoak eskuratzea eta argitaratzea ahalbidetzen duena, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak sortu du.

BIGARRENA: BALDINTZAK

Komunikazio Irekiko Gidaren erabilera baldintza jakin batzuekin lotuta egongo da. Baldintza horiek aldian-aldian eguneratu daitezke, baina aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak erabilera baldintzetan edo pribatutasun politikan egiten diren aldaketen berri emango du. Erabiltzaileak baldintzei uko egitea erabakitzen badu, uko egin beharko dio Komunikazio Irekiko Gidan sartzeari, bertan erregistratzeari eta edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari.

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak Komunikazio Irekiko Gidako zerbitzuak eta/edo edukiak alde bakar batez eta askotariko irizpideen arabera hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du.

Ataria modu egokian erabiltzeko betebeharra: Erabiltzaileak ataria modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du, eta, halaber, legearen, fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako ekintzarik ez abiatzeko konpromisoa (adierazgarri huts gisa, zehatza izan gabe): arduradunaren, bere hornitzaileen edota hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea, sarean aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edota bestelako sistema fisiko edo logikoak sartzea edo zabaltzea, honako hauek barne hartuta: ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia urratzen dutenak eta hirugarrenen jabetza-eskubideak eta bestelako eskubideak urratzen dituztenak, edukiak edo irudia transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara sarbidea izatearen ondorioz; lehia desleiala eragiten duten ekintzak eta legez kanpoko publizitate ekintzak egitea, edukiak transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara sarbidea izatearen ondorioz; edukien egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasunik eza; kasu horietan guztietan, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia edozein erreklamazio judizial edo ez-judizialaren aurrean salbuetsita egongo da.

Erabiltzailea da Komunikazio Irekiko Gidaren bidez edonoren esku jartzen dituen eduki edo datuen arduradun bakarra, nahiz eta Gidak argitaratzekoa den informazioa onartzeko sistema bat duen, ezarritako helburuak bete ditzan. Horrez gain, erabiltzaileak argitaratutako datuak erraz zuzentzeko sistemak ere baditu.

Erabiltzailearen izena eta pasahitza erabiltzea eta gordetzea. Erabiltzaileak pasahitza eta erabiltzaile izena modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du, bai eta biak sekretupean gordetzeko konpromisoa ere. Bere pasahitzaren konfidentzialtasuna gordetzea Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da, eta, beraz, bere gain hartuko ditu betebehar hori urratzetik edo pasahitza jakinaraztetik ondoriozta litezkeen kalte, gastu eta/edo galera guztiak, eta, halaber, bere zaintza-betebeharra ez betetzearen eraginez hirugarrenek egiten duten erabilera txarraren kalte, gastu eta/edo galera guztiak.

Atzipena, zerbitzuak eta edukiak ezeztatzea. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak erabaki ahal izango du, bere kabuz, baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei edozein momentutan eta aurretik abisatu gabe ezezkoa ematea, kanpo uztea, etetea eta/edo blokeatzea. Horri lotuta, haien kontua eta kontuarekin lotutako informazio guztia ezabatu ahal izango du, edo hala badagokio, artxibo horietara edo Komunikazio Irekiko Gidara sartzeko bidea itxi. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak ez du inongo erantzukizunik hartuko Komunikazio Irekiko Gidara sartzea ezeztatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak badu eskumena erabiltzaile jakin batzuen sarbidea osoki edo partzialki mugatzeko, bai eta informazio mota jakin batzuk ezeztatzeko, bertan behera uzteko, blokeatzeko edo ezabatzeko ere, horretarako egokiak diren tresna teknologikoak erabiliz, bildutako eta/edo zabaldutako jarduera eta informazioa ez-zilegia dela edo hirugarren baten ondasun edo eskubideei kalte egiten diela modu frogagarrian baldin badaki.

Komunikazioak eta jakinarazpenak: Komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako, erabiltzaileak emandako helbide elektronikora posta elektronikoz bidali badira. Erabiltzaileak espresuki aitortu du datu horiek berak emandakoak eta guztiz benetakok direla.

HIRUGARRENA: JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Komunikazio Irekiko Gidaren bidez eskaintzen diren edukiak eta informazioa jabetza intelektualaren eskubideen mende dagoen kasuetan, eskubide horien titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari badagokio, orri nagusian agertzen den Creative Commons lizentziaren mende egongo dira. Edukiren batek jabetza intelektualaren eskubideekin lotutako espezifikotasunen bat baldin badu, modu garbian eta espresuki informatuko da aplikatu beharreko lizentziaz, edo hala badagokio, eskubide guztien erreserbaz. Halaber, erabiltzaileak Komunikazio Irekiko Gida arautzen duen lizentziari helduko dio bere informazioa edo edukia argitaratzeko.

Balizko jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, haiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak edo beren legezko jabeenak dira, eta haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratuko dira.

Webgune honek jasotzen duen informazioak Erabilerarako Baldintza hauetan ezarritakoari kalte egiten badio zein EAEko Administrazioaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan kalteak eta galerak eragiten baditu, administrazio horrek legez dagozkion ekintzak abiatuko ditu, eta, hala badagokio, erantzukizun eratorriak sortuko dira.

LAUGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak Komunikazio Irekiko Gidak cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dio erabiltzaileari. Cookieak bere terminalean gordetako informazio-fitxategiak dira eta erabiltzaileari atarian nabigatzea errazten diote (adib: erabiltzaile izena eta/edo pasahitza berriro ez eskatzea). Cookieek ez dute, inolaz ere, datu pertsonalik jasoko, ezta tratamenduko ere. Dena den, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, fitxategi hauek instala ez daitezen. Atarian bere kontrolpean ez dauden beste webgune batzuetarako estekak ager daitezke. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak ez du horien gaineko inolako erantzukizunik hartuko, eta beraz, webgune honen erabiltzailea aipatutako esteka horien erabilera baldintza espezifikoei lotu beharko zaie.

BOSGARRENA: PRIBATUTASUN POLITIKA

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritzak datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan, bere garapen araudian, eta Datuak Babesteko Euskal Legean ezarritakoaren arabera. Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa Pribatutasun Politikan jasota dago.

Helburu horretarako, datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimendu gabe eskuratzea saihesteko beharrezko neurriak hartu dira, teknologiaren egoera une oro aintzat hartuta. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Komunikazio Irekiko Gidan pertsona fisikoei buruzko datu pertsonalak sartu nahi badira eta datuak sartuko dituena ez bada pertsona fisiko hori bera, dagokion pertsonari Pribatutasun Politikaren inguruko informazioa eman beharko dio, datuak sartu baino lehen.