Pribatutasun Politika

  1. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan, bere garapen araudian, eta Datuak Babesteko Euskal Legean ezarritakoaren arabera.
  2. Komunikazio Irekiko Gida herritarren zerbitzura dagoen tresna da, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde, pertsona eta kargudunekin harremanetan jarri ahal izateko datu publikoak eskuratzea eta argitaratzea ahalbidetzen duena, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak sortu du.
  3. Erabiltzaileek Komunikazio Irekiko Gidan beren izena sartzeko eska dezakete, nahi baldin badute. Eskaera hori arduradunek onartu beharko dute, aurreko paragrafoan zehaztutako argitalpen irizpidearen arabera. Erabiltzaileak ematen dituen datuak Komunikazio Irekiko Gidan aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira.
  4. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak fitxategi bat sortu du, aurretik zehaztutako helburuetarako, eta Datuak Babesteko Euskal Agentzian erregistratu du.
  5. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari emandako datuak argitaratzeko baimena ematen zaio eta erabiltzaileak espresuki onartzen du.
  6. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Legean (DPBL) xedatutakoa betez, datuen titularra den pertsonak, kaltetu edo interesdun gisa, edozein unetan datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango du, honako helbide honetara postaz zuzenduz: Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
  7. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiak ondoko konpromisoa hartuko du: datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatzea, galtzea eta baimendu gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartuko ditu, teknologiaren egoera, bildutako datu motak eta haiei eragiten dieten arriskuak kontuan hartuta –bai giza jardunaren ondorio direnak, bai inguru fisiko edo naturaletik datozenak–, eta bereziki, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen araudia onartzen duen 2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoak.
  8. Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc.-ek eskainitako web zerbitzu analitiko bat. Enpresa hau Delaware-koa da eta bere bulego nagusiaren helbidea honako hau da: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak («Google»). Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak dira eta haien funtzioa webguneari erabiltzaileek nola erabiltzen duten aztertzen laguntzea da. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidearena barne) zuzenean Google-k Amerikako Estatu Batuetan dituen zerbitzarietara iritsiko da eta hark artxibatu egingo du. Google-ek informazio hau gure kontura erabiliko du, webgunearen erabileraren xehetasunen jarraipena egiteko. Horretarako, webgunearen jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu eta webgunearen erabilerarekin zein Interneten erabilerarekin lotutako bestelako zerbitzuak eskainiko ditu. Google-ek informazio hori hirugarrenei helaraz diezaieke, legeak hala eskatzen badu edo hirugarren horiek informazioa Google-en bitartez prozesatzen badute. Google-ek ez du zure IP helbidea Google-ek dauzkan bestelako datuekin lotuko. Zuk datuak edo informazioa tratatzeari uko egin diezaiokezu, cookieak erabiltzea baztertuz, zure nabigatzailean konfigurazio egokia aukeratuta. Hala ere, jakin behar duzu hori eginez gero balitekeela webgune honen funtzio guztiak erabili ahal ez izatea. Webgune hau erabiltzen baduzu, Google-ri zuri buruzko informazioa goian adierazitako moduan eta aipatutako helburuetarako tratatzeko baimena emango diozu.