Komunikazio Irekiko Gida

Komunikazio-gida komunikabideen informazio-gune gisa jaio zen eta denborarekin ezinbesteko tresna bihurtu da edozein jardueratan aritzen diren profesionalentzat. Komunikazio-gida egungo Euskadiko errealitate instituzionalaren, ekonomikoaren, sozialaren eta kulturaren berri edukitzeko informazio iturria da. Eusko Jaurlaritzak argitaratzen du eta herritarren zerbitzura dagoen tresna bat da erakunde, instituzio, pertsona eta kargudunen datu publikoetara sartzeko.

Aurkeztu nahi dugun komunikazio-gida berria dagoeneko ez da paperean aterako eta on-line bidezko formatuan bakarrik aterako da, iraunkortasun politikaren ildotik. Formatu horrek etengabeko eta berehalako eguneratzea bideratzen du eta teknologia berriak gehituz informaziorako sarbidea erraztu ahal izango du.

Gidan erantsitako berrikuntzetako bat da, formatu modernoago, errazago eta intuitiboago bati esker, edozein gailu mugikorrera QR kodigoa edo V card-a jaisteko aukera izatea, eta horrela informazio guztia automatikoki jaitsita geratuko da. Era berean, pertsona edo erakundearen informazioari honako hauek gehitu zaizkio: pertsona edo erakunde horren sare sozialei buruzko informazioa; lokalizatzeko geoposizionamendu mapa bat;eta aldaketaren bat balego, datuak aldatzeko aukera, “ni naiz eta nire datuak aldatu nahi ditut” intergune baten bidez.

Laster, gainera, aukera izango da Internetera konektatutako gailu mugikorren bidez gida kontsultatzeko.

Bilaketak

Gidak informazioa kategoriaka antolatzen du (instituzioak, elkarteak, erakundeak, jarduerak, komunikabideak, eta abar) eta kategoria horiek bakoitzaren menpe dauden talde eta pertsonak batzen dituzte. Era horretan, erakunde bat edo pertsona bat kategoria batekin edo gehiagorekin lotuta egongo da eta horietako bakoitzarekin uztartuko da.

Bilaketa horretaz aparte, posible izango da bilatzailean edozein termino sartuz bilatu nahi dugun kategoriara, pertsonarengana edo erakundera iristea, eta entitate, erakunde eta pertsona desberdinekin dituzten harremanen berri emango digu.

Logo gv